Ekonomia -

Brikolajea eta eraikuntza

Bricomartek biltegi bat irekiko du Sestaon, 90 lanpostu sortuta

Konpainia hautagaiak elkarrizketatzen hasi da biltegi berrirako. Ibarzaharra poligonoan izango da.

Sestao. Argazkia: Gonzalo Elorza
Sestao. Argazkia: Gonzalo Elorza
Sestao. Argazkia: Gonzalo Elorza

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bricomart konpainiak biltegi berri bat irekiko du Sestaon udan. Brikolaje eta eraikuntza produktuak banatzen ditu enpresak eta 90 lanpostu sortuko ditu Bizkaiko udalerrian.

Sestaoko biltegi berria Ibarzaharra poligonoan izango da eta Bricomartek EAEn irekiko duen lehen denda izango da. Izan ere, konpainiaren hedatze egitasmoaren baitan irekiko dute biltegia, enpresak agiri batean jakinarazi duenez.

Konpainiak 90 lanpostu zuzen sortuko ditu eta 20 baino gehiago zeharka. Horrela, enpresa hautagaiak elkarrizketatzen hasi da biltegiko lantalde berria sortzeko. 350 lagun elkarrizketatuko dituztela uste dute. Prozesuak zazpi aste emango dituela uste dute eta eraikuntzako, elektrizitatearen eta iturgintzako profesionalak behar dituzte, baina baita lizentziadun gazteak eta banaketan eta merkataritzan esperientzia dutenak ere.

Kontratua sinatu ostean, lantaldeak formazioan arituko dira 12 astez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Sestao bideoak Lana azken orduko albisteak ABEEE berriak Ekonomia albisteak