Itxi

2016/02/05

11:00

Ekonomia

Eustat

EAEko industria-jarduna % 3,5 igo zen 2015ean

Agentziak | Erredakzioa

Azpisektore guztiek izan zituzten tasa positiboak joan zen urtean, baina hazkunderik handiena ekipamendu-ondasunetan egon zen, % 7,4koa.

  • Industria aktibitatea

    Industria aktibitatea

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

EAEko industria-jardunak % 3,5eko hazkunde metatua izan zuen 2015. urte amaieran 2014. urtekoarekin alderatuta. Horrenbestez, sektore horrek hazten jarraitzen du bigarren urtez jarraian, 2013an eta 2012an beheraka egin ostean.

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) emandako datuen arabera, industria-jarduerak azken lau urteetako daturik onenak eskuratu zituen, % 1,4 igo baitzen 2014an, 2013an eta 2012an behera (% 3,2 eta % 5,9, hurrenez hurren) egin ondoren.

Azpisektore guztiek izan zituzten tasa positiboak joan zen urtean, baina hazkunderik handiena (% 7,4koa) ekipamendu-ondasunetan egon zen.

Bere aldetik, kontsumo-ondasunak % 5,1 hazi ziren. Azpisektore horren barruan, iraunkorrek % 17,2 eta ez-iraunkorrek % 1,1 egin zuten gora.

Energiak eta bitarteko ondasunek ere emaitza positiboak izan zituzten, % 1,4 eta % 1,3 hazi baitziren, hurrenez hurren.

Datuak lurraldez lurralde aztertuz gero, Bizkaian izan zen hazkunde handiena (% 4,8), baina Gipuzkoan (% 3,5) eta Araban (% 1,2) ere egin zuen gora.

Eustatek plazaratutako datuetan, 2015eko abenduan EAEko industria-jarduera nolakoa izan zen ere azaltzen da. Datu horien arabera, % 3,1 egin du gora, 2014ko abenduarekin alderatuta, baina bere horretan jarraitzen du azaroko datuekin alderatuz gero.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;