Ekonomia -

Eustaten datuak

Turisten kopuruak % 12 egin zuen gora otsailean, EAEn

Araban izan da hazkunde handiena, % 23koa hain zuzen ere. Estatuan, turista kopuruak behera egin du, % 3,8 aurreko urtearekin alderatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hoteletan 132.087 bisitari izan ziren 2010eko otsailean, 2009ko hil berean baino % 12 gehiago. Hazkundea nabarmenagoa izan da Araban, gorakada % 23koa izan da eta.

Bizkaian % 14 hazi zen bisitari kopurua eta Gipuzkoan % 6, Euskal Estatistika Institutuak, Eustatek, gaur zabaldu dituen datuetan agertzen denez.

Estatuko bisitarien kopurua % 11 hazi zen EAE osoan. Araban % 17koa izan zen aipatu jatorriko bisitarien gorakada, Bizkaian % 14koa eta Gipuzkoan % 4koa.

Atzerritik etorritako turistak ere ugaritu ziren otsailean Araban (% 49), Bizkaian (% 15) eta Gipuzkoan (% 12): % 18.

Estatuan, behera

Espainiako Estatura bidaiatu zuten turista atzerritarren kopuruak, berriz, behera egin zuen % 3,8, 2009ko hilabete beraren aldean. Izan ere, eguraldi txarraren ondorioz zenbait hegaldi bertan behera utzi zituzten, Froturrek jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Turismoa Euskadi EAE Espainia Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Ostatuak Eustat gaur