Ekonomia -

6.300 litro

Errioxa Jatorri Izenetik at Artadiren lehen ardoa, merkatuan

Jatorri Izena utzi zuenetik “eskaera handiagoa” duela ziurtatu du Artadi upategiak, “merkatuak zerbait desberdina egin nahi duen jendea nahi duelako”.

Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB
Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errioxa Jatorri Izenetik at lehen uztako ardoa merkaturatu du Artadi upategiak. Jatorri-izena abenduaren 29an utzi zuen Arabako upategiak, eta Arabako Errioxa bezala bereizi nahi izan zuen lehen upategia izan zen, Jatorri Izenaren babesetik kanpo.

Azken 30 urteetan Jatorri Izeneko kidea izan da upategi ertaina. Arabako Errioxako upategi batzuek jatorri-izen propio bat eskatu ondoren, elkartea uzteko erabakia hartu zuen Artadik.

Jatorri Izena utzi zuenetik “eskaera handiagoa” duela ziurtatu du Juan Carlos Lopez de Lacalle Artadi upategiko presidenteak, “merkatuak zerbait desberdina egin nahi duen jendea nahi duelako”. 2015eko ardo gaztearen 6.300 litro salgai jarri ditu Arabako upategiak.

Etiketan ez du Errioxa aipatzen jadanik, eta ardoaren jatorria Araba dela azaltzen du. “Gure eskualdeko ardo tradizionala, mahats-mordo osoekin egindakoa, kolore gorrikoa eta zapore handikoa”, azaldu dute.

“Merkatu mugatua”

2014an baino ardo gazte gehiago ekoitzi dute aurten, baina beratze karbonikoko ardoak “merkatu mugatua” du, Artadiko iturriek zehaztu dutenez. Batez ere Euskadin saltzen dute eta pixka bat Katalunian eta Madrilen, inolako esportaziorik gabe.

Eskari handiagoa duten upategiko beste ardoek bide bera jarraituko dutela iragarri du Artadik, hau da, Errioxa Jatorri Izena ez dute eramango etiketetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Ekonomia Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Errioxa gaur Errioxako ardoa