Ekonomia -
Iruzur fiskala
Arabako Ogasunak 129,5 milioi euroko iruzurra antzeman du 2015ean
Kopuru horretatik erdia, 60,8 miloi euro hain justu, BEZ balio erantsiaren gaineko zergari egindako iruzurra izan da.
Agentziak | Erredakzioa
Arabako Foru Ogasunak 129,5 milioi euroko iruzurra antzeman du 2015ean eta kopuru horretatik erdia, 60,8 miloi euro hain justu, BEZ balio erantsiaren gaineko zergari egindako iruzurra izan da.
Foru Ogasunak Arabako Foru Aldundiko Batzordeko taldeei eman die iruzur fiskalari buruzko informazioa: 3.717 espediente aztertu zituzten, 2014an baino %7,43 gehiago.
Espediente horietatik gehienak (1.925) enpresei dagozkie eta gainerakoak (1.792), ostera, pertsona fisikoei.
Iruzurrik handiena BEZari egin zaio. Izan ere, %10 egin du gora zerga horren gaineko iruzurra, 2014ko datuekin alderatuta.