Ekonomia -
Batzar Nagusia
Lazcoz eta Aguirre, Vital Kutxako Kontseiluaren bokal berriak
PSEk eta EAJk adostu dituzte bi izendapenak Arabako aurrezki-kutxaren Administrazio-kontseilua berritzeko.
Erredakzioa
Vital Kutxaren Batzar Nagusi berriak Administrazio-kontseiluaren berritze partziala onartu du arratsaldean, eta Patxi Lazcoz (PSE) Gasteizko alkatea eta Ana Aguirre (EAJ) Industria sailburu ohia Kontseiluan sartu dira aurrikusita zegoen bezala.
PSEk eta EAJk adostu dituzte bi izendapenak, Arabako aurrezki-kutxaren Administrazio-kontseilua berritzeko. Virgilio Bermejo, Elena Girbau, Miguel Gutierrez, Francisco Javier Martinez de San Vicente, Izaskun Garaigordobil eta Enrique Ortiz de Urbina ere Administrazio-kontseiluko kide berriak dira.
Gainera, Administrazio-kontseiluan mantenduko dira: Gregorio Rojo aurrezki-kutxako presidente gisa, Iñaki Gerenabarreba Arabako EAJko buruzagia Vital Kutxako presidenteorde gisa, Hernando Lacalle, Fernando Velasco, Juan Antonio Sanchez, Jose Luis Lopez eta Miren Saratxaga.
Administrazio-kontseiluko kide berriak Vital Kutxako Batzar Nagusi berriak aukeratu ditu. Batzarra arratsaldean osatu dute kideen erdia berritu ostean.
Bokalak
Ondoren, Batzar berriak Administrazio-kontseiluko bokalen eta Kontrol Batzordeko kideen erdia aukeratu ditu.
Kontrol organoen berrikuntza prozesura bi hautagaitza aurkeztu dira, baina EAJk eta PSEk adostutakoa atera da aurrera.
Honenbestez, Cristina Gonzalez, Blanca de la Peña, Martin Fiz eta Juan Antonio Ordoñana Kontrol Batzordeko kide berriak izango dira.
Era berean, Marta Buesak, Jose Javier Carrok, Alvaro Iturritxak eta Nerea Sangronizek organoan jarraituko dute.