Ekonomia -

Euriborra

Hipotekadunek EAEn 12 euro aurreztuko dituzte hilero; Nafarroan, 10

Euriborrak minimo historikoa ezarri du martxoan, eta, ondorioz, hipoteka bat duten EAEko herritarrek 146 euro aurreztuko dituzte urtean; nafarrek, aldiz, 125 euro.

Euriborrak minimo historikoa eman du 2016ko martxoan. Argazkia: EiTB.
Euriborrak minimo historikoa eman du 2016ko martxoan. Argazkia: EiTB.
Euriborrak minimo historikoa eman du 2016ko martxoan. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko hipotekadunek 12,18 euro aurreztuko dituzte hilero, eta Nafarroakoek, aldiz, 10,45 euro; izan ere, euriborraren hileroko batez besteko tasa negatiboa izan da, historian bigarren aldiz.

EAEn, hipoteken batez besteko balioa 119.141 eurokoa da, eta Nafarroan 102.312 eurokoa. Hortaz, Euskadiko hipotekadunek 146 euro gutxiago ordainduko dituzte urtean (Estatu mailan, madrildarrek bakarrik dute aurrezte handiagoa), eta nafarrek, ordea, 125 euro gutxiago ordainduko dituzte euren hipotekengatik.

Hamabi hilerako euriborrak % -0,012an amaitu du martxoa, otsaileko % -0,008tik behera; horren ondorioz, oro har, kreditu horien kuotek 144 bat euroko murrizketa izango dute urtean.

Ez dute dirurik jaso, diferentziala dela eta

Hileroko datua negatiboa bada ere, bezeroek ez dute dirurik jaso euren maileguengatik; izan ere, bankuek diferentzial jakin bat gehitzen diote hileko euriborrari, alegia, portzentaje gehigarri bat, ordainketak kalkulatzeko. Hala, urteko euriborra alderatu behar da diferentzial batekin, Estatuan hipoteka batek izandako diferentzial baxuenarekin, hain zuzen; diferentzial baxuena 0,17 portzentaje-puntukoa denez, hortik behera kokatu beharko litzateke euriborra. Hori gertatuko balitz, diferentziala ezarrita, interesak negatiboak lirateke.

Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera, 2015eko martxoan hipoteka baten batez besteko balioa 101.989 eurokoa zen Espainian; azken euriborra eta diferentziala ezarrita, hipotekaren kuota 394,24 eurokoa zen.

Une hartan, euriborreko batez besteko tasa % 0,212koa zen, eta 2016ko martxoan % -0,012koa izan da; baina diferentziala gehituta, % 1,212koa zen duela urtebete, eta orain % 0,988koa. Alde horrekin, Estatu mailan, batez besteko hipotekaren zenbatekoa 10,43 gutxiagokoa izango da hilero, 125 eurokoa urtero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Kontzertu Ekonomikoa Nafarroa gaur EAE albisteak Hipotekak berriak Ekonomia albisteak Etxebizitza albisteak