Ekonomia -

Etxebizitzak

Etxebizitzen gaineko hipotekak % 22 igo ziren EAEn 2015ean

Nafarroa da joan zen urtean igoera txikiena izan zuen erkidegoa, % 2,5 besterik ez.

Etxebizitzak
Etxebizitzak
Etxebizitzak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etxebizitzak erosteko hipoteka berrien sinadurak % 22 areagotu ziren Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2015ean; izan ere, 13.992 mailegu egin ziren, eta, horrela, azken urteetako joera negatiboa eteten da.

2015ean aurreko urtean baino 2.530 hipoteka gehiago sinatu ziren. 2014an urtean, hipoteken sinadura-kopurua jaitsi egin zen, baina aurreko urteetan baino askoz gutxiago: 2014an, % 5,6ko jaitsiera egon zen; 2013an, % 34,6koa; 2012an, 26,2koa; azkenik, 2011n, % 21ekoa.

Estatistikako Institutu Nazionalak gaur plazaratu dituen datuen arabera, joan zen urtean gora egin zuten hipoteka berriek, eta 1.778 milioi euro eman ziren maileguan, 2014an baino % 28,9 gehiago.

Joan zen urtean erkidego guztiek areagotu zuten hipoteken sinaduren zenbatekoa: Balear uharteak, % 41,4; Kataluniak, % 25,9; Kantabriak, % 24,9; Murtziak, % 23,7. Horien atzetik EAE azaltzen da, gehien hazi zen erkidego gisa.

Nafarroa, gutxien hazi zen erkidegoa

Nafarroak etxebizitzak erosteko 3.804 hipoteka sinatu zituen 2015ean, eta horrek % 2,5eko igoera adierazten du; ondorioz, hazkuntza txikiena izan zuen erkidegoa izan zen.

Mailegatutako zenbatekoa 391 milioi euro izan zen, iaz baino % 2,1 gehiago.

Hipoteken kopurua guztira

EAEn guztira 20.443 finka hipotekatu ziren joan zen urtean, 3,007 milioi euroko kapitalarekin. Nafarroan, berriz, 5.373 hipoteka sinatu ziren finken gainean, 729 milioi euroko kapitalarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Hipotekak albisteak Gizartea albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza gaur