Ekonomia -

Manifestazioa Bilbon

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk bat egingo dute industriaren alde

Mobilizazioa deitu dute apirilaren 23rako euskal industrian azkenaldien iragarri dituzten itxieren eta kaleratzeen kontra.

Sestaoko ACBko langileen manifestazioa. Argazkia: EiTB
Sestaoko ACBko langileen manifestazioa.
Sestaoko ACBko langileen manifestazioa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek manifestazio bateratua deitu dute apirilaren 23rako Bilbon, euskal industriaren defentsan, eta azkenaldian euskal industrian iragarri dituzten itxieren eta kaleratzeen kontra.

Manifestazioa "Gure industriaren defentsan" lelopean egingo dute, Bizkaiko hiriburuan.

Mobilizazioak oso ezohiko irudia agertuko du, Euskal Herrian oso zatituta daudelako sindikatuak abertzaleen eta espainiarren artean, eta apirilaren 23an guztiak elkartuta aterako dira, nahiz eta sektorekoak bakarrik izan.

Sindikatuetako iturrien arabera, Metalaren Federazioek landu dute akordioa, eta euskal altzairuaren egoera zaila izan da arrazoia.

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk testu bat adostu dute, eta itxierak eta kaleratzeak "azken hamarkadetako industria politika faltaren eta botere ekonomikoaren mendeko gobernuen" ondorio direla salatu dute.

Sindikatuek kritikatu egin dute gobernuek "sektore estrategikoen" aldeko apusturik ez egitea, eta nahiago izatea "propaganda" egitea eta lan erreformak inposatzea.

Sindikatuek azaldu dutenez, "Euskal Herriko industria enpresa handiak multinazionalen esku" daude, eta gobernuak "erabaki zentroen deslokalizazioan lagundu dute, Euskal Herriko konpainien salmenten aurrean gustura agertuz".

Aurrezki kutxa zirenen (orain Kutxabank) jarrera ere salatu dute, "industria partizipazioak saltzen" ari direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bilboko azken albisteak Bizkaia EAE albisteak Gaurko titularrak Albisteak ELA LAB albisteak Ekonomia albisteak Protestak gaur CCOO Industria gaur UGT azken ordukoa