Ekonomia -
TXOSTENA
Euskal ogasunek 'ikuskaritza maila areagotzea' eskatu du ELAk
Sindikatuaren arabera, Europako batez bestekoa baino 8,6 puntu gutxiago jasotzen dute zergetan euskal ogasunek. Aberatsei begira marraztutako ogasun sistema dela salatu du ELAk.
EITB.EUS
ELA sindikatuak Euskal Herriko fiskalitateari buruzko txostena aurkeztu du gaur, Bilbon. ELAren esanetan, Hego Euskal Herriko ogasunen eredua aberatsek gutxiago ordaintzeko diseinatuta dago. Bizkaiko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako "presio fiskala Europako batez bestekoaren adinakoa balitz, urtean 7.579 milioi euro gehiago" lortuko liratekeela ziurtatu du sindikatuak.
Adolfo Muñoz 'Txiki' ELAko idazkari nagusiak aurkeztu du, goizean, hedabideen aurrean 'Hego Euskal Herriko fiskalitateari eta aurrekontuei buruzko txostena'.
ELAk zehaztu duenez, laneko errentek, batez beste, 23.038,6 euroko errenta aitortu zuten 2014an. Aldiz, enpresari eta profesionalek aitortutako errenta 11.944,3 eurokoa izan zen, 11.094 euro gutxiago.
ELAk azpimarratu du iruzur fiskala gehienbat soldatetatik ez datozen errentek eragindakoa dela, eta ikuskaritza mailak areagotzea eskatu du. Sindikatuak egindako txostenak dio, gainera, Euskal Autonomi Erkidegoa dela Estatuan enpresek zerga gutxien duten tokia.
Adolfo Muñoz 'Txiki' idazkari nagusiarekin batera, Mikel Noval arlo sozialeko arduradunak eta Iñaki Zabaleta ikerketa bulegoko kideak hartu dute parte aurkezpenean.