Ekonomia -

Hegaldiak

Bilbokoa, Europako hirietara bidaiatzeko aireportu garestiena Estatuan

Londres da Loiutik bidaiatzeko hiriburu merkeena, batez beste 186 euro balio baitu bidaia-txartelak.

Bidaiariak, Loiun. Argazkia: EiTB
Bidaiariak, Loiun.
Bidaiariak, Loiun. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiatzeko kostuak asko aldatzen dira jatorrizko aireportuaren arabera. Hala, Skyscanner hegaldi konparatzaileak egindako azken azterketaren arabera, Europako hirietara bidaiatzeko aireportu merkeena Bartzelonakoa da Espainiako Estatuan, batez beste 137 euro ordaindu behar baitira bertan hegaldiko, eta Madril, Palma, Malaga eta Valentzia geratu dira sailkapen horretan hurrengo postuetan. Batez beste 200 eurotik gora ordaindu behar dira Alacant, Santiago eta Kanaria Handiko aireportuetatik abiatuz gero. Azken postuan, Bilboko aireportua da Estatuko garestiena, batez beste 260 euro balio baitu bertan bidaia-txartelak.

Ikerketa hori egiteko, bidaiariek gehien aukeratzen dituzten Europako hiriak hartu ditu aintzat Skyscannerrek: Londres, Paris, Berlin, Erroma, Dublin, Amsterdam, Milan eta Brusela. Azterketa horren emaitzetan ikus daitekeenez, hegaldiaren prezioa 250 euro garestitu daiteke jatorrizko aireportuaren arabera.

Bilbotik Europako hiri batera joateko hegaldi merkeena Londresera doana da, batez beste 186 euroko prezioa baitu bidaia-txartelak.

Hala ere, Madrildik are merkeagoa da hegaldi hori bera, batez beste 132 euroko prezioa baitu. Parisera, Dublinera, Amsterdamera, Milanera eta Bruselara bidaiatzeko, aldiz, Bartzelonak ditu prezio merkeenak; batez beste 136 euro ordaindu behar dira bertatik abiatuz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportuko Azken Ordukoak Bilboko azken albisteak Zer gertatu da Bizkaian? EAE