Ekonomia -

'Fenix operazioa'

Mario Condek gaur deklaratuko du Guardia Zibilaren aurrean

Segur aski, asteazkenean igaroko da epailearen aurretik.

Mario Conde, atxilotuta. Argazkia: EFE
Mario Conde, atxilotuta. Argazkia: EFE
Hamalau orduko miaketa, Mario Conderen etxean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Conde bankari ohi eta Banesto banketxeko presidente izandakoak gaur deklaratuko du Guardia Zibilaren aurrean, ustez, dirua zuritzeagatik. Atzo atxilotu zuen Guardia Zibilak 'Banesto auzia'n bidegabe eskuratutako 13 milioi euro baino gehiago estatu espainiarrera eramategatik.

Bankari ohiak Guardia Zibilak Tres Cantosen duen polizia-etxean igaro du gaua eta, aurreikuspenen arabera, bertan igaroko du hurrengo gaua ere. Gainera, egoitza horretan bertan deklaratuko du.

Hala eta guztiz ere, inputatua egonik Guardia Zibilaren aurrean ez deklaratzeko eskubidea du. Ondorioz, litekeena da Guardia Zibilaren aurreko agerraldia oso laburra izatea eta epailearen aurretik gaur igarotzea, baina aurreikuspenen arabera bihar izango da hori.

Halaber, polizia operazioa berean atxilotutako beste zazpi lagunek -Mario Conderen bi seme-alabak, suhia, abokatua eta hiru testaferroak- ere gaur deklaratuko dute Guardia Zibilaren aurrean eta bihar igaroko dira epailearen aurrera.

Mario Conderen suhia aske utzi dute

Fernando Guasch Vega-Penichet Mario Conderen suhia aske utzi dute eta atzo 'Fenix operazioa'n atxilotutako gainerako zazpi lagunek Guardia Zibilak Tres Cantosen polizia-etxean jarraitzen dute, bihar, Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik igaro zain.

Ikerketako iturriek jakinarazi dutenez, Guasch Vega-Penichetek, Mario Conderen alabaren senarrak, ikertu gisa jarraitzen du -lehen inputatuak zirenei orain ematen zaien trataera-. Orain, Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak erabaki beharko du Conderen suhia deklaratzera deitu ala ez.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Espainia albisteak Eguneko albisteak