Ekonomia -

EBAZPENA

Kalte-ordainak Iruñeko autobus-enpresa bati, 38 urte eta gero

1978an Iruñea-Madril autobus-zerbitzuaren kudeaketa ez zioten eman Autobuses Pamplona-Madrid S.L enpresari. Horrek salaketa jarri zuen, eta 38 urte eta gero, 8 milioi euroko kalte-ordaina jasoko du.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ia 40 urteko borrokaren ondoren, Autobuses Pamplona-Madrid S.L enpresari arrazoia eman dio Auzitegi Gorenak,  Iruñea eta Madril lotzen zituen autobus-zerbitzuaren kudeaketaren harira, 1978an, zabaldutako auzian.

Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak, 1978an,  Iruñea eta Madril arteko bidea egiten zuen autobus-zerbitzuaren ustiapena ez zion esleitu Autobuses Pamplona-Madrid S.L enpresari. Horrek salaketa jarri zuen, erabaki horrek enpresan izan zituen ondorio larriak argudiatuta.

Bide luzea egin du kasu honek auzitegietan, eta, azkenean, Auzitegi Gorenak arrazoia eman dio autobus-konpainiari,  ustiapena enpresa horri ez ematean Estatuak "ondare-kalteak" eragin zituela ebatzita. Hala, 8,1 milioi euroko kalte-ordaina eman beharko dio Espainiako Gobernuak autobus-enpresari, horrek 15 milioi euro eskatzen zituen aren.

Kalte-ordaina zehazterakoan, orain 38 urteko merkatuaren egoera hartu du aintzat epaileak; erregaien eta aseguruen prezioak, eta bestelako aldagai batzuk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Auzitegi Gorena argazkiak Ekonomia