Ekonomia -

Emaitzak

869 milioi irabazi ditu Iberdrolak 2016ko lehen hiruhilekoan

2015eko epe berean baino % 3,3 gehiago irabazi du argindar konpainiak.

Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolaren agerraldi batean. EFE
Ignacio Sanchez Galan. EFE
Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolaren agerraldi batean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko lehen hiruhilekoan 869 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak, 2015eko epe berean baino % 3,3 gehiago, argindar enpresak Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dionez.

Ustiapen emaitza gordina 2.008 milioikoa izan zen, iazko epe berean baino % 6 gutxiago. Dena dela, urtean zehar konpentsatu ahalko dutela uste du Sanchez Galanek zuzentzen duen enpresak.

Zor garbiari dagokionez, 28.274 milioi eurokoa izan zen. 2015eko martxoko datuekin alderatuta, zorrak gora egin du aurten (1.969 milioi gehiago), UIL AEBko konpainia erosteagatik, batez ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iberdrola gaur Ekonomia albisteak Gaurko azken orduko albistea