Ekonomia -
Lizentziarik gabe
Marsansek hegazkin txartelak saltzen jarraituko du
Marsanseko presidentearen ustez, Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkarteak "neurria gainditu" du saltzeko baimena kentzeagatik, eta kalte-galerengatik salaketa egin du.
Erredakzioa
Aireko Garraioaren Nazioarteko Elkarteak (IATA) Marsans konpainiari hegazkin txartelak saltzeko baimena kendu eta hurrengo egunera, Marsansek hegazkin txartelak saltzen jarraitzen du eta kalte-galerengatik salaketa egin du.
Gonzalo Pascual Marsanseko presidentearen aburuz, IATAK bere funtzioetan "neurria gainditu du", izan ere, bere konpainiak agindutako ordainketen "epea eta zenbatekoa beti bete" baitu.
Hegazkin txartelak saltzeko lizentzia berreskuratzeko 20 milioi euroko abala eskatu dio IATAk.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea