Ekonomia -
Diputatuen kongresua
Lan-erreforman "itxaropen gehiegi" ez jartzeko eskatu du Zapaterok
Espainiako Gobernuak onartuko duen lan-erreforma "enplegua sortzeko bide bakartzat" ez hartzeko eskatu du Zapatero presidenteak.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteak Espainiako Gobernuak onartuko duen lan-erreforma "enplegua sortzeko bide bakartzat" ez hartzeko eta plan horren aurrean "itxaropen gehiegi" ez izateko eskatu du.
Josep Sanchez CIUko bozeramaileak egin dion galdera bati horrela erantzun dio presidenteak. Bere hitzetan, lan-erreforma ezin da "totem handi" bat modura aurreikusi, ezta errekuperazioa lortzeko itxaropen guztiak plan horretan jarri.
"Lan merkatuaren funtzionamendua hobetu egin behar dugu, baita erregulatu ere. Malgutasun gehiago sartu behar dugu, enpresa buruen eta langileen arteko erlazioak zuzendu eta murgilduta gauden krisi ekonomikotik ateratzeko neurri gehiago sartu behar ditugu lan merkatuan", esan du Zapaterok.
Hala ere, iragarritako lan-erreforma "arrakastatsua" izatea nahi du Zapaterok. Gobernuak "gogor" lan egingo duela esan du. Uda baino lehen onartu nahi dute.