Ekonomia -

Iruzurraren aurkako kanpaina

Ogasunek denden eta tabernen kutxa erregistratzaileak zainduko dituzte

Iaz, denden eta tabernen % 90ek "aldaketak" egin zituzten euren kutxa erregistratzaileetan, hainbat salmenta ezkutatzeko, eta, horren ondorioz, zergak ez ordaintzeko.

Donostiako taberna bat. EiTB
Donostiako taberna bat. EiTB
Donostiako taberna bat. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hiru ogasunek denden eta tabernen kutxa erregistratzaileak zainduko dituzte, hainbat salmenta ezkutatzen dituztelakoan.

Iruzur Fiskalaren aurkako Batzordeko (Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek osatzen dute) kideek agerraldia egin dute gaur Eusko Legebiltzarreko Ogasun lantaldean.

Horien esanetan, iaz denden eta tabernen % 90ek "aldaketak" egin zituzten euren kutxa erregistratzaileetan, hainbat salmenta ezkutatzeko, eta, horren ondorioz, zergak ez ordaintzeko.

Horregatik, praktika hori egiten dituzten establezimenduei zigorrak jarri ahal izateko lanean ari dira une honetan EAEko hiru ogasunak.

Coro Pereiro aipatutako lantaldeko kideak azaldu duenez, "B kutxa" hori arau-haustea izatea eta zigorrak zehaztea dute helburu.

Pereirok gaineratu du Kanadan, Suedian eta Austrian dagoeneko erabiltzen dituztela kutxa erregistratzaileetan aldaketak egitea galarazten duten hainbat sistema, eta Euskadik ere irtenbide bat bilatu behar duela iritzi dio.

Bestalde, Iruzur Fiskalaren aurkako Batzordeko beste kide batek, Antonio Perezek, gogorarazi du erabiltzaileek tiketa jasotzen ez badute, establezimenduak ez duela salmenta hori deklaratuko. Hori dela eta, ordainagiria jasotzeko eskaera sustatzeko kanpaina bat sortzearen alde agertu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak