Ekonomia -
ituna
Frantzia, AEBrekin TTIPari buruzko negoziazioak etetearen alde
Hollandek esan du egungo egoeran errefusatu egiten dutela akordioa, ez daudelako "araurik gabeko truke librearen alde".
agentziak | erredakzioa
François Hollande Frantziako presidenteak esan du bere Gobernuak errefusatu egiten duela Merkataritza eta Inbertsiorako Itun Transatlantikoa (TTIP) elkarrizketak gaur egun dauden egoeran, ez dagoelako "araurik gabeko truke librearen alde".
"Uneotan, Frantziak 'ezetz' esaten dio egun dagoen nazioarteko merkataritzaren negoziazioari", adierazi du Hollandek Parisen emandako hitzaldi batean.
Hollandek esan du Frantziako Gobernua ez dagoela "araurik gabeko truke librearen alde". "Sekula ez dugu onartuko gure nekazaritzarentzat, kulturarentzat eta merkatu publikoetara sartzeko baldintzentzat oinarrizko printzipioak direnak zalantzan jartzea", adierazi du.
Horren aurretik, Matthias Fekl Atzerri Merkataritzako Estatu idazkariak esan du "litekeena" dela negoziazioak bertan behera geratzea AEBren jarreraren ondorioz.
Greenpeace Gobernuz Kanpoko Erakunde ekologistak EBren eta AEBren arteko negoziazioei buruzko barne txostenak zabaldu eta hurrengo egunean etorri dira buruzagi frantziarren adierazpenak.