Ekonomia -

Lan-gatazka

Bilboko Arte Ederren Museoko langileek greba egingo dute

Museoen nazioarteko eguna ospatzeko asmoa duten egunean, maiatzaren 16an, izango da lanuztea; eta akordiorik ez bada, mugagabeko greba hasiko dute sei egun geroago.

Bisitariak, Bilboko Arte Ederren Museoan. Argazkia: EiTB
Bisitariak, Bilboko Arte Ederren Museoan.
Bisitariak, Bilboko Arte Ederren Museoan. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Arte Ederren Museoko Manpower azpikontratako 30 bat langileen ordezkariek greba deitu dute datorren astelehenerako, maiatzaren 16rako.

Museoen nazioarteko eguna ospatzeko asmoa duten egunean izango da protesta.

Manpower azpikontratako langileen lan baldintzak salatu nahi dituzte protestarekin, prentsaurreko batean azaldu dutenez.

Langileen arabera, lan-egun partzialak dituzte, lan-egun osoko soldata ez da hilean 900 eurora iristen, eta ez dute egonkortasunik, subrogazioa aurreikusten ez delako.

Juan Jose Capetillo langileen ordezkariak (ELA) ohartarazi du berehalako aldaketarik ezean, mugagabeko greba abiatuko dutela ekainaren 7an, erakusketa hiperrealista hastearekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Grebak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana Artea gaur Albisteak Bilboko Arte Ederren Museoko erakusketak Lan gatazkak