Ekonomia -

Araba

Aernnovak 41 eguneko LETa aurkeztu du Berantevillan

Zuzendaritzaren helburua langile kopurua jaistea da, 525etik 430ra; horretarako, 95 langile kalean egon beharko dira, bajen eta "behartutako birkokapenen" bidez.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aernnovako zuzendaritzak Lan Erregulazio Txostena (LET) aurkeztu du, aldi baterako -41 egun- lana erregulatzeko, langileen gehiengoari eragingo diona, eta doikuntza plan handiago batekin lotu nahi du, "lehenbailehen" aplikatuta.

Atzo aurkeztu zion plana enpresak langileen batzordeari, eta orain langileen ordezkariek 15 eguneko epea dute baldintzak negoziatzeko.

Juan Carlos Gomez langileen batzordeko presidenteak EFEri adierazi dionez, zuzendaritzaren asmoa da LET hau langile kopurua murrizteko akordio zabal batekin lotzea, eta hitzarmen berri baten sinadurarekin. Azken hilabeteotan hitzarmena sinatzeko akordioa lortzen saiatu dira bi aldeak, Eusko Jaurlaritzaren bitartekarien laguntzarekin.

Izan ere, bitartekariek akordio proposamen bat aurkeztu dute dagoeneko, eta negoziazioaren hiru esparru horiek lotu dituzte. Datorren ostegunean bozkatuko dute proposamenaren inguruan.

Batzordearen aldetik, ez dago iritzi bateratua bitartekarien proposamenaren inguruan, esan du Gomezek. Batzordearen presidentearen iritzian, proposamena aurrerakoia da zenbait aldetan, baina beste puntu batzuekin ELA ez dago batere ados, esaterako, "derrigorrezko" kaleratzeekin.

Zuzendariaren helburua langile kopurua jaistea da, 525etik 430ra; horretarako, 95 langile kalean egon beharko dira, bajen eta "behartutako birkokapenen" bidez, eta soldata gutxienez % 7 jaitsita.

Gomezen esanetan, enpresak ez du argitu oraindik langileetako batzuek izan dezaketen lantoki berria, ezta sustatutako bajari hel dakioken langile kopurua ere.

Jakina dena da zuzendaritzak urte honen eta hurrengoaren artean langile kopurua jaitsi nahi duela.

Murrizketaren zehaztasunak ezagutzen ez badira ere, langileek datorren astean bozkatuko dute proposamenaren gainean, esan du Gomezek; "hau ez da negoziazioa, xantaia baizik", salatu du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa munduan gaur Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak EEE Ekonomia berriak Eguneko albisteak