Ekonomia -
2010eko lehen hiruhilekoa
Iberdrolak 921 milioi irabazi ditu, % 16 gehiago
Konpainia elektrikoaren hitzetan, negozioaren dibertsifikazioari esker, eremu geografikoen garapen ezberdina orekatu dute eta esparru ezberdinetan hazi dira.
Erredakzioa
Iberdrolak 921,7 milioi euro irabazi ditu 2010eko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 16,2 gehiago. Orduan, 792,9 milioi euroko irabazi gordinak lortu zituzten, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak jakinarazi duenez.
Ignacio Sanchez Galan buru duen taldearen esanetan, negozioaren dibertsifikazioari esker, eremu geografikoen garapen ezberdina orekatu dute eta esparru ezberdinetan hazi dira.
Lehen hiruhilekoan, 7.687,9 milioi euroko salmentak egin zituzten, iazko epe berean berriz, 7.642,5 milioi eurokoak izan ziren.
Iberdrolak urteko lehen hiru hilabeteen balantzea: % 15,4ko guztizko ekoizpena, ustiapeneko mozkin gordina % 11, 6 igo zen (2.178 milioi euro) eta ustiapeneko mozkin garbia % 7,8 hazi zen (1.535 milioi euro).