Ekonomia -
1,095 bilioi euro
Espainiako zor publikoak BPGaren % 100a gainditu du
Administrazio publikoen zorra 14.031 milioi hazi zen martxoan, 2014ko maiatzetik izan den gorakadarik handiena, eta 1,095 bilioi euroan kokatu zen.
Agentziak | Erredakzioa
Administrazio publikoen zorra 14.031 milioi hazi zen martxoan, 2014ko maiatzetik izan den gorakadarik handiena, eta 1,095 bilioi euroan kokatu zen, Espainiako Bankuaren azken datuen arabera. Hala, Espainiako zor publikoa BPGaren % 101 da dagoeneko.
Gobernuak urte osorako zuen helburua gainditu du datuak. Azken egonkortasun programan BPGaren % 99,1eko zorraren langa ezarri zuen Exekutiboak.
2008an krisi ekonomikoa hasi zenetik, administrazio publikoen zorrak ez dio gora egiteari utzi, eta 2015ean ere gauza bera gertatu da, nahiz eta BPGk portzentajean behera egin aurrenekoz.
2016an murrizten hastea espero du Gobernuak
2016tik aurrera zorrak behera egitea espero du Gobernuak. 2016an BPGaren % 99,1ekoa izatea aurreikusi du Exekutiboak, eta 2019an % 96koa.
Administrazio publikoek zor gehiena epe ertainera eta luzera dute, zor guztiaren bi heren baino gehiago, hain zuzen ere.