Itxi

2016/05/18

23:25

Ekonomia

Justizia fiskala

Erreforma fiskal 'erreala eta justua' eskatu du LABek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Sindikatu horren arabera, erreforma horren oinarriak progresibotasuna berreskuratzea, aberastasuna banatzea eta iruzur fiskalaren kontrako borroka dira.

  • Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia

    Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusia. Artxiboko irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko idazkari nagusiak salatu du egungo fiskalitatearekin “langileek bikoitza” ordaintzen dutela eta, beraz, hori ez dela justua, ezta bideragarria ere. Hori dela eta, “benetako erreforma fiskala” aldarrikatu, “egungo eredua aldatuz, egoerari buelta emateko”.

Ainhoa Etxaidek, Rafa Izquierdo Batzorde Sozioekonomikoko kidearekin batera, ‘Burujabetza eta Justizia Fiskala’ izeneko dokumentua aurkeztu du. LABen ekinbidearen ildo nagusia prekarietatearen kontrako borroka dela gogartu dute, baina prekarietatea “lan-baldintzak okertzetik harago” doala ohartarazi dute.

“Baliabide nahikoa dagoen herrialde batean bizitza duin bat izateko aukerak gero eta urriagoak dira; hori ere prekarietatea da”, azpimarratu du Etxaidek.

Prekarietateari aurre egin nahi bazaio, lan-merkatuaren egoera eta politika publikoak aldatu egin behar direla esan du, “oinarrizko eskubide guztiak benetan bermatuko dituen gizarte-eredua eraikiz”.

“Eta politika publikoez hizketan hasiz gero, fiskalitateaz ere hitz egin behar da”, esan du Etxaidek. “Egungo fiskalitatearekin, baina, langileek bikoitza ordaindu behar dute, eta hori ez da justua, ezta bideragarria ere”, gaineratu du.

Horrenbestez, LABen ustez, “benetako erreforma fiskalaren oinarriak” progresibotasuna berreskuratzea, aberastasuna banatzea eta iruzur fiskalaren kontrako borroka dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;