Ekonomia -

Maiatzaren 1a

Euskadiko CCOOk eta UGTk enpleguaren sorkuntza aldarrikatu dute

Datorren larunbatean, maiatzaren 1ean, batera aterako dira kalera bi sindikatuak EAEko hiru hiriburuetan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enplegua sortzeko eta krisia gainditzeko "enplegu egonkorra eta duina, negoziazio kolektiboaren blokeoa kentzea edo gizarte-babesa hobetzea" defendatuko dute Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuek Maiatzaren 1ean.

Horiek izango dira, besteak beste, sindikatu biek kaleetan zabalduko dituzten aldarrikapenak hurrengo larunbaterako EAEko hiru hiriburutan deitu dituzten manifestazio bateratuetan. Horrela aditzera eman dute Unai Sordok eta Damaso Casadok CCOOko eta UGT Euskadiko idazkari nagusiek.

UGT Euskadiko buruaren hitzetan, egungo krisialdi ekonomikoa gainditzeko "lehenik eta behin lan egonkorra eratu behar da; horretarako, negoziazio kolektiboa desblokeatu behar da".

Sindikatu biak elkarrekin hartuko dituzte kaleak Maiatzaren Lehenan eta Damaso Casadok zehaztu duenez, bestelako aldarrikapenak ere ezagutzera emango dituzte; batetik, pentsioa jasotzeko eskubidea, eta bestetik, Gobernuaren zein patronalaren pentsioen diru-kopurua murrizteko eta erretiro adina luzatzeko asmoa.

Bestalde, Unai Sordo CCOOko idazkari nagusiak, krisi garaian mugimendu sindikalaren lana azpimarratu du. Ekonomiaren gainfinantziazioarekin zerikusi handia duenez, ekonomikoa ez ezik, krisia, finantzarioa ere badela esan du Sordok. Hain zuzen, "aberastasunen banaketa konpontzeko kredituak barra-barra eta kontrolik gabe sustatu zituzten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea