Ekonomia -

BEC!

Makina Erremintaren Biurteko Azoka, 'inoizko handiena'

29. edizioa izango da aurtengoa. Antolatzaileen aurreikuspenen arabera, gutxienez 36 milioi euroko eragina izango du azokak, eta 1.000 enplegu inguru sortuko ditu.

Makina erreminta 2014
Makina erreminta 2014
Makina-erremintaren bienala indarrez bueltatuko da BECera

1:06

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Makina Erremintaren Biurteko Azokaren 29. edizioak 27 herrialdetako 1.533 enpresa hartuko ditu 2016ko maiatzaren 30etik ekainaren 4ra, Barakaldoko BEC! erakustazokan. Datorren astelehenean egingo da irekiera-ekitaldia, Iñigo Urkullu lehendakaria bertan dela. Aurreikuspenen arabera, 36 milioi euroko eragina izango du azokak, eta 1.000 enplegu sortuko ditu.

Xabier Basañez Bilbao Exhibition Centre erakustazokako zuzendariak, Mari Carmen Gorostiza Makina Erremintaren Biurtekoaren arduradunak eta Xabier Ortueta AFM Makina-erremintaren Fabrikatzaileen Elkarteko zuzendariak aurkeztu dituzte datuok, hedabideen aurrean.

Horien esanetan, "inoizko handiena" izango da aurtengoa. "Bikaina izango da. 2008tik, edizio onena izango da", esan dute.

Smart Solutionsen fabrikatzaileak izango dira edizio honetako protagonistak, eta 4.0 industriaren erronka nagusiak plazaratuko dira bertan. Orain bi urteko datuekin alderatuta, % 12 haziko da enpresa parte-hartzaileen kopurua.

Aurten, guztira, 2.605 produktu erakutsiko dituzte, eta tamaina handiko 1.163 makina egongo dira ikusgai, martxan.

Biurtekoarekin batera, ADDIT3  fabrikazio adimentsuaren lehen azoka  eta WORKinn foroa ere egingo dira erakustazokan bertan. Azken horrek, gazteei zuzendutako lana eta formazioa uztartu, eta 100 enplegu baino gehiago eskainiko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Bilboko azken albisteak Bizkaiko albisteak Barakaldo Bilbao Exhibition Centre Ekonomia albisteak Albisteak Gaur Eguneko albisteak Industria gaur