Ekonomia -

INE-ren datuak

Espainiako Estatuko BPGa % 0,8 hazi da lehen hiruhilekoan

Urte arteko datuei dagokienez, BPGaren igoera % 3,4koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat txikiagoa.

Espainiako Estatuko BPGa % 0,8 hazi zen lehen hiruhilekoan. Argazkia: Efe
Espainiako Estatuko BPGa % 0,8 hazi zen lehen hiruhilekoan.
Espainiako Estatuko BPGa % 0,8 hazi zen lehen hiruhilekoan. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Estatuko ekonomia % 0,8 hazi da urtarriletik martxora, 2015eko azken hiruhilekoan bezalaxe, Espainiako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez.

Urte arteko datuei dagokienez, BPGaren igoera % 3,4koa izan da, aurreko hiruhilekoan baino hamarren bat txikiagoa, hazkunde erantsiari barne eskariak egindako ekarpenak behera egin duelako.

Aurreko apirilaren 29an argitaratutako BPGaren datu aurreratua bete egin da horrela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Ekonomia albisteak Gaurko azken ordukoa BPGd Nafarroa