Ekonomia -

Gasteiz-Bilbo tartean

AHTren beste bi tunel zulatu dituzte, Zornotza parean

Arteako tunela zulotu dute lehena, guztira 330 metroko luzeerakoa, eta ondoren Orranpekoa, 500 metro izango dituena.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abiadura Handiko Trenaren bi tunel berri zulatu dituzte gaur goizean, Zornotza parean, Gasteiz eta Bilbo lotuko dituen tartean.

Orotara, AHTk bost kilometro egingo ditu Zornotzako eremutik, eta tarte horretan lau tunel eta bost zubi bide eraikiko dira. Ibilbidearen bi herenak lurrazpitik edo eraikin altuetatik egingo dira.

Arteako tunela zulotu dute lehena, guztira 330 metroko luzeerakoa, eta ondoren Orranpekoa, 500 metro izango dituena.

Zubi bide batekin lotuta egongo dira gaur egin dituzten bi tunelak, oraindik bukatu gabe dagoen Arkotxako biaduktua hain zuzen.

Adifeko arduradunak izan dira zulotze lanetan. Obrak erritmo onean doazela azpimarratu dute, nahiz eta orografikoki zailtasun handiak izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea