Ekonomia -
Abiadura Handiko Trena
Beste ibilbide bat proposatu dute AHTrentzat Iparraldean
Ehun bat eraikuntzari edo nekazal eremuri eragiten die ibilbide proposamenak. Baiona eta Hendaia lotzen dituzten 40 kilometroen % 35 lur azpian joango dira.
Erredakzioa
Babestutako zonei eragingo ez dien, Baiona (Iparralde) eta Espainia lotzen dituen ibilbide berri bat posible da, Marie-Line Meaux bitartekariak gaur adierazi duenez.
Lehenengo ondorioak aurkeztu ditu bitartekariak Baionan. Ibilbide berriak ehun bat eraikuntzari edo nekazal eremuri eragiten diela ziurtatu du Meauxek.
Frantzia eta Espainia lotuko dituen abiadura handiko linearen ibilbideak eztabaida handia sortu du Iparralden, ingurumenari kalte handiak eragin diezazkiokeela uste dutelako. Horregatik, egungo trenbidea berritzearen aldeko apustua egin dute batzuek.
Meauxen arabera, Baiona eta Hendaia lotzen dituzten 40 kilometroen % 35 lur azpian joango dira. Era berean, bost kilometro zubi eraikiko dituzte zonako ibai eta errekak saihesteko.
Ibilbide berriaren ingurumen-inpaktua datozen hilabeteetan aztertuko dute.