Ekonomia -

Sestaoko lantegia

Arcelor ACBko enpresa-batzordearen egitasmoa aztertzen ari da

Enpresa-batzordea bilera batera laster deituko du konpainiak. Hala ere, “lantegia berriro zenbaki positiboetara itzultzeko” egitasmo “bideragarri bakarra” berea dela azpimarratu du zuzendaritzak.

Sestaoko ACB lantegiko beharginen protesta bat. Artxiboko irudia: EiTB
Sestaoko ACB lantegiko beharginen protesta bat. Artxiboko irudia: EiTB
Sestaoko ACB lantegiko beharginen protesta bat. Artxiboko irudia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ACBko enpresa-batzordeak egindako plan industriala aztertzen ari da Arcelor. Hala, Sestaoko lantegiko beharginen ordezkariak bilera batera deituko ditu laster, proposamenaz eta etorkizunaz hitz egiteko, enpresako iturriek jakitera eman dutenez.

Egitasmoa dagoeneko jaso duela baieztatu du enpresak. Enpresa-batzordeak plana asteazkenean aurkeztu zuen, prentsaurrekoan. Lantegia 70.000 edo 80.000 tonako ekoizpenarekin berriro zabaltzea planteatu dute beharginen ordezkariek.

Konpainia egitasmoa aztertzen ari da eta batzordea, laster, bilera batera deitzeko asmoa du. Hala ere, “lantegia berriro zenbaki positiboetara itzultzeko” egitasmo “bideragarri eta posible bakarra” berea dela azpimarratu du zuzendaritzak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal hiriburuak Sestao albisteak Zer gertatu da gaur Bizkaian? Lana Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Albisteak Lan gatazkak azken ordukoa Burdingintza