Ekonomia -

JUICIO

Messi: 'Aitarekin fido nintzelako sinatzen nituen kontratuak'

Iruzur fiskala egotzita eseri dira auzipetuen aulkian Leo Messi eta haren aita. Bere ondasunen kudeaketa osoa aitaren esku utzi zuela esan du futbol jokalariak. 'Nik futbolean jokatzen nuen", esan du.

Leo Messi eta bere aita, epaiketan. EFE.
Leo Messi iritsi da Bartzelonako Auzitegira

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leo Messi FC Bartzelonako jokalariak deklaratu du, gaur, iruzur fiskala leporatuta, Bartzelona Auzitegian. Bere deklarazioan ziurtatu duenez, Jorge Horacio Messi aitaren esku utzi zuen bere ondasunen gaineko kudeaketa, eta konfiantza osoa zuen harengan. "Aitarekin fido nintzelako sinatzen nituen kontratuak. Nik futbolean jokatzen nuen", esan du.

Irudi eskubideen inguruko kontratuen xehetasunei buruz ezer ez zekiela adierazi du. "Ez dakit ezer horretaz, inoiz ez dudalako interesik jarri", erantzun dio futbol jokalariak Raquel Amado fiskalari, aholkularien kudeaketaz susmorik zuen galdetu dionean.

Estatuko Abokatutzak egindako galderei ez die erantzun Messik. Futbol jokalariak nabarmendu duenez, Juarez aholkulari-bulegoa kontratatu zuen haren aitak, zerga izapideak bideratzeko: "Horiek kontrolatzen zuten dena. Nire aitak abokatuen esku utzi zuen ardura osoa. Horretarako zeuden", zehaztu du. Bere ondasunekin lotutako erabaki fiskalik inoiz ez duela hartu gaineratu du.

4,1 milioi euroko iruzurra

Hogeita bina urteko espetxe zigorra eskatzen du Estatuko Abokatutzak aita-semeentzat, Irudi eskubideen truke jasotako dirua ezkutatu eta Belice edota Uruguayko paradisu fiskaletara bidaltzea egotzita.  Abokatutzaren arabera, 2007tik  2009ra ogasunari 4,1 milioi eurotako iruzurra egin zioten. Fiskaltzak, berriz, Messi errugabetu du, baina aitarentzat 18 hilabeteko kartzela zigorra eskatzen du.

Instrukzio fasean, futbol jokalariak adierazi zuenez, irakurri gabe sinatzen zituen kontratuak, aitarengan konfiantza osoa zuelako, eta aitak bere gain hartu zuen irabazien kudeaketa osoa.

Gaur aretoan entzundakoen ostean, ikusteko dago aldeek orain arteko zigor eskariei eusten dieten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Epaiketak bideoak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Messi bideoak