Ekonomia -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Muñoz (ELA): "Politikak kapitalak agintzen duena egiten du"

ELAko idazkari nagusiaren ustez Eusko Jaurlaritzan "ez da kultura demokratikorik existitzen" eta "gehiengo sindikalarekiko gutxiespena" du

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Muñoz ELAko idazkari nagusiak adierazi duenez, egoera ekonomikoa "oso larria" da, bereziki langileentzat. Muñoz kexkatuta agertu da "politika desagertu delako". "Kapitalak agintzen du eta politikariek agindutakoa egiten dute", adierazi du.

Halaber, Eusko Jaurlaritzak "gehiengo sindikalaren kontra" jardun eta sindikatuak "edonon baztertu" dituela salatu du ELAko idazkari nagusiak. Horretaz gain, Muñozen ustez Eusko Jaurlaritzan "kultura demokratikorik ez da existitzen" eta "gehiengo sindikalarekiko gutxiespena" du.

Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketa batean, "benetako egoera izkutatu" nahian, "zenbakiak erabiltzen" direla adiearzi du Muñozek. Gainera, "banketxeen zorrak ordaintzeko dirua" nondik ateratzen den galdetu dio Muñozek bere buruari.

ELAko idazkari nagusiaren ustez, lan baldintzak eta gizarte-gastua ez dira egoera ekonomikoaren "errudunak". Horretaz gain, lan-baldintzak txarrera ez jotzea eta gizarte-gastua ez murriztea da sindikatuen betebeharra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea