Ekonomia -
Eguerdian
Ibex 35ek beheranzko joera gainditu du eta % 1,55 igo da
Lau eguneko galeren ostean, inbertitzaileek albo batera utzi dituzte Greziaren eta Espainiaren egoera ekonomikoen inguruko zalantzak eta erosteari ekin diote.
Erredakzioa
Saio hasierako beheranzko joera inbertitu du Ibex 35ek:% 1,55 igo da eguerdian eta ia 9.800 (9.784,9) puntu irabazi ditu.
Europako burtsa garrantzitsuenetan ere aurrerapausoak izan dira, esaterako, Frankfurtekoak eta Parisekoak % 0,67 eta % 0,51 gora egin dute, hurrenez hurren.
Inbertitzaileak beraz, albo batera utzi dituzte Greziaren eta Espainiaren egoera ekonomikoen inguruko zalantzak eta erosteari ekin diote.
Banketxeei dagokionez, Santander % 2,92 igo da eta jarraian, BBVA (% +1,89), Bankinter (% +0,83), Banesto (% +0,43) eta Banco Sabadell (% +0,31%). Popularra izan da galerak izan dituen bakarra, % 0,68 jaitsi da.
Igoera nabarmenak izan dituztenen artean honakoak aipatu daitezke: Telecinco (% +4,3), Acciona (% +3,31%), Gas Natural (% +2,89), Gamesa (% +2,75), Iberdrola (% +1,61), Telefonica (% +0,62) eta Repsol YPF (% +0,54).