Itxi

Ekonomia

Energia

Euskal kostaldean gasa bilatzeko proiektua bertan behera gelditu da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Arantza Tapia sailburuak azaldu duenez, oraingoz ustiapena ez da errentagarria Bizkaiko golkoaren sakonera tarteko.

  • Arantza Tapia. Artxiboko irudia: EiTB

    Arantza Tapia. Artxiboko irudia: EiTB

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburuak azaldu duenez, Bizkaiko golkoan gasa bilatzeko proiektua bertan behera gelditu da, oraingoz ustiapena ez delako errentagarria.

El Correo egunkariak gaur argitaratutako informazioaren arabera, Fulmar baimenaren baitan Bizkaiko golkoan hidrokarburoak bilatzeko egitasmoa bertan behera gelditu da. Eusko Jaurlaritzak 3 milioi euroko inbertsioa egin du eta bederatzi urteko tramitazioa izan da.

Barakaldon egindako agerraldian, sailburuak nabarmendu du gas eta petrolio zundaketak geldotzen ari direla mundu osoan.

Tapiaren esanetan, kasu honetan Bizkaiko golkoaren sakonera tarteko "are zailagoa da"; izan ere, gasa ateratzeko beharrezkoa den inbertsioa "handiagoa" da eta oraingoz ez da "errentagarria".

Sailburuaren hitzetan, petrolioan oinarritutako ekonomia batetik energia berriztagarrietarako trantsizioan gasa beharrezkoa da. Ildo horretan, azpimarratu du garrantzitsua zela ustiapena eta horregatik zegoela Jaurlaritza baimen horretan.

 

 

>

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena