Ekonomia -
Landaben
TRWko langileek lanuzteak deitu dituzte enpresaren jarrera salatzeko
Langileak haserre daude 101 behargin finko kaleratu eta hilabete eskasera aldi baterako 189 kontratatuko dituela iragarri baitu enpresak.
eitb.eus
Landabengo TRWn lan txanda bakoitzean bi orduko lanuzteak deitu dituzte astelehenerako ELA eta LAB sindikatuek.
Langileak haserre daude 101 behargin finko kaleratu eta hilabete eskasera aldi baterako 189 kontratatuko dituela iragarri baitu enpresak.
Nafarroako Auzitegiak 123 langile kaleratzeko espedientea legezkoa ote den ebatzi zain daude, gainera.
Enpresa gezurretan ari dela diote ELAk eta LABek, eta protesta gisa antolatu dituzte lanuzteak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea