Ekonomia -
Beste minimo bat
Ibex 35ek behera egin du berriro
Greziaren egoera zabaltzeko beldurrak galerak ekarri ditu laugarren egunez jarraian.
Erredakzioa
Espainiako burtsak bosgarren beherakada (% 2,93) handiena jasan du gaur, besteak beste, nazioarteko merkatuen atzerakadagatik eta Grezia antzeko arazoak izan ditzaketen herrien aktiboen aurkako espekulazioagatik.
Finantza merkatuak orekatzeko, Nazioarteko Diru Funtsak defizita murrizteko neurriak azkar har ditzala eskatu dion egunean.
Ostegun honetan Ibex 35 indizeak 282,60 puntu (% 2,93) galdu ditu 9.352,60 puntuko mailan gelditu da. Astean % 10,86 behera egin du indizeak eta urteko galerak % 21,67raino heldu dira.
''Zenbaki gorriak'' saihestea lortu du Ibex 35ek saioko zenbait unetan, batez ere, Espainiako altxor-bonuen emisioak eskaintza handia izan duelako (nahiz eta iaz baino garestiagoa saldu dituzten); dena den, inbertsoren konfidantza ahula da oraindik eta egoera okertzen den bakoitzean merkatutik ihes egiten dute.
Europan ere burtsek behera egin dute, Grezian izan ezik, gora (% 0,98) egin duela. Milangoak % 4,26 galdu du; Pariskoak % 2,20; Londreskoak % 1,52, Lisboako burtsak % 2,60 eta Frankfurtekoak % 0,84 behera egin du.