Ekonomia -

Garraio publikoa

Bigarren greba eguna Renfen

Gainera, tren gidarien sindikatuak 24 orduko beste bi lanuzte deitu ditu astearterako eta ostegunerako, eta ez du baztertzen horietaz aparte beste greba-egun gehiago antolatzea.

Bigarren greba eguna dute gaur Renfe tren zerbitzuan, gidariek deituta. Artxiboko irudia: EFE
Bigarren greba eguna dute gaur Renfe tren zerbitzuan, gidariek deituta. Artxiboko irudia: EFE
Bigarren greba eguna dute gaur Renfe tren zerbitzuan, gidariek deituta. Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren greba eguna dute gaur Renfe tren zerbitzuan, Semaf tren gidarien sindikatuak deituta. Ostiralerako eta gaurko greba egunen ondoren, 24 orduko beste bi lanuzte deitu dituzte astearterako eta ostegunerako.

Dena dela, Semafek ez du baztertzen dagoeneko deituta dauden egunez aparte, greba egun gehiago antolatzea, baldin eta trenbide-konpainiak ez badizkie batzar berriak izateko hitzorduak proposatzen, eta euren aldarrikapenen inguruan adostasunak lortzen ez dituzten.

Konpainiaren kontratazio politikaz gain, enplegu eta jasangarritasun alorretan sindikatuetako ordezkariekin hitzartutakoa ez betetzea leporatzen diote makinistek Renferi; tartean, langileen irteera egitasmo ordenatua eta langile berriak hartzeko promozioa barne hartzen dituena.

Halaber, tren bidezko merkantzien garraioarekiko apusturik ez egitea eta bide estuko zerbitzuak gutxitzea salatzen dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Espainia albisteak Ekonomia 2024 Eguneko albisteak Renfe azken ordukoa