Ekonomia -

2019ra arte

Sektorea liberalizatzeak 30.000 lanpostu sortuko lituzke, dio Uberrek

Carles Lloretek, Uber plataformaren zuzendari orokorrak Europako hegoaldean, arauketan aldaketak egitea eskatu die herrialdeei.

Uber aplikazioa. Irudia: blog.uber.com
Uber aplikazioa. Irudia: blog.uber.com
Uber aplikazioa. Irudia: blog.uber.com

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Lloret, Uber plataformaren zuzendari orokorra Europako hegoaldean, dioenez, garraio sistemaren liberalizazioak 30.000 lanpostu sortuko lituzke 2019. urtera arte. Gainera, neurri hori aurrera eramango balute urtero 324 milioi euro lortu zitekeela baieztatu du.

Izan ere, Lloretek esan duenez, guztiek ordaintzen dituzte zergak: kotxea partekatzeko zerbitzua eskaintzen dutenek eta erabiltzen dutenek. Bere esanetan, lortutako komisioaren % 25 aplikazioa hobetzeko bideratzen dute.

Halaber, lizentziak mugatzen dituzten herrialdeek Uberren garapenari oztopok jartzen dizkiotela gaitzetsi du. Alde horretatik, hauteskunde orokorren ostean arauketan aldaketak egiteko eskaera egin du.

Azkenik, aplikazioaren erabiltzaileek dirua irabazi dutela gaineratu du Carles Lloretek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europa bideoak Lana berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Lan gatazkak Garraio komuna gaur Taxiak VTC zerbitzua albisteak