Ekonomia -

Epaia

Oporretan ere soldata osoa ordaindu behar dela ebatzi du Gorenak

Pizgarriak eta bonusak ere ordaindu behar direla nabarmendu dute epaileek.

Auzitegi Gorena
Auzitegi Gorena
Auzitegi Gorena

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ebatzi du oporretan ere soldata osoa ordaindu behar zaiela langileei, plusak barne. Ezohiko ordainketak aipatu du salbuespen bakar gisa.

Horrela, Gorenaren Gizarte arloko aretoak berretsi egin du Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren doktrina.

Gorenak bi auzi aztertu ditu. Lehenengoan, epaileek partzialki onartu dute Telefonica Moviles España konpainiak Auzitegi Nazionalaren epai baten aurka jarritako helegitea.

Auzitegi Nazionalak epai hartan ebatzi zuenez, oporretako soldatetan plusak, bonusak eta komisioak ere ordaindu behar dira, urteko batez bestea eginez bada ere. Telefonicak helegitea aurkeztu zuen, eta Gorenak arrazoia eman dio enpresari puntu batean: ezohiko bonusak ez dira ordaindu behar oporretan.

Aztertutako bigarren kasua Asociacion de Contact Center Española (ACE) elkartearena da. Epai batean, Auzitegi Nazionalak behartu zuen oporretan ere komisioak eta ekoizpen pizgarriak ordaintzera, eta enpresak helegitea aurkeztu zuen. Gorenak, baina, babestu egin du Auzitegi Nazionaleko epailea, eta plus horiek ordaindu beharra dagoela nabarmendu du.

“Oporretan, mantendu egin behar da langileen soldata arrunta”, laburbildu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena argazkiak Ekonomia 2024 Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Soldatak gaur