Ekonomia -
Defizitaren aurkako plana
AHT "aurreikusitako erritmoarekin" egiten jarraitu nahi du Arriolak
Garraio arduradunaren hitzetan, Jaurlaritzak obrekin aurrera jarraitu nahi du, "aurreikusitako erritmoarekin".
Erredakzioa
Abiadura Handiko Trenaren Gipuzkoako zatiko obrek "aurreikusitako erritmoekin" jarraitzea espero du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak, Zapaterok iragarritako defizitaren aurkako neurrien gainetik.
Garraio arduradunaren hitzetan, Jaurlaritzak obrekin aurrera jarraitu nahi du, "aurreikusitako erritmoarekin".
AHT eraikitzeko Jaurlaritzak egutegi bat aurreikusita daukala gogoratu du Arriolak, horrela urteroko lanak zehazteko. 2010. urtean Jaurlaritzak "bultzada handia" eman nahi die obrei, eta egin ahal izango duela uste du Arriolak.
Zapaterok iragarritako neurrien inguruan iritzia emateko "goiz" dela esan du, zein eragin izango duten jakiteko oraindik ez dutelako "informazio nahikorik".
"Tren lasterraren lanek Bizkaiko eta Arabako zati batzuetan sei hilabeteko atzerapena izan dezaketela kaleratu dute gaur komunikabideek , baina ez dute ezer esaten Gipuzkoako zatiaz, eta hori da hain justu gu kudeatzen ari garena", azaldu du Arriolak,.
Orain "zuhurtziaz" jokatu behar dela esan du sailburuak eta Jaurlaritzaren asmoa "tren lasterraren dagokion zatia bultzatzea" dela" gaineratu du. Hain justu, Garraio Sailaren "helburuetako bat" hori bera dela nabarmendu du.