Ekonomia -

Messi IRUZURGILEA

Leo Messi 21 hilabetetako kartzela zigorrera kondenatu dute

Bartzelonako Entzutegiak Ogasunari hiru aldiz iruzur egiteagatik kondenatu du baina, ez da kartzelara joango.

Leo Messi eta bere aita, iruzur egiteagatik kondenatuta
Leo Messi eta bere aita, iruzur egiteagatik kondenatuta
Leo Messi eta bere aita, iruzur egiteagatik kondenatuta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Entzutegiak Leo Messi futbolari argentinarra urtebete eta 9 hilabetetako kartzela zigorrera kondenatu du 2007 eta 2009 urteen artean ogasunari hiru aldiz iruzur egitegatik. Ezarritako zigorra ez denez bi urtetara iristen, seguruenik ez da kartzelara joango, izan ere, kaltea konpontzeagatiko aringarria ezarri diote. Denera, 4,1 milioi euroko iruzurra egin zuten Messi aita-semeak.

Asteazken honetan jakitera eman den sententziaren aurka helegitea jar daiteke oraindik. Bestalde, Bartzelonako Entzutegiak 21 hilabeteko zigor berdina ezarri dio futbolariaren aitari.

Honez gain, bost aldiz urre gorrizko baloiaren irabazlea denari 2 milioi euroko isuna ezarri diote 2007, 2008 eta 2009an ogasunari PFEZan iruzur egiteagatik.

Futbolariaren aitari, Jorge Messiri, 21 hilabeteko kartzela zigorraz gain, 1,5 milioi euroko isuna ezarri diote.

Epaiketan zehar, fiskaltzak futbolariaren aita soilik akusatu zuen eta 18 hilabeteko kartzela zigorra eskatu zuen. Estatuko abokatuak aldiz, bientzako 22 hilabete eta 15 eguneko kartzela zigorra eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona bideoak Iruzurrak bideoak Ekonomia 2024 Gaurko azken ordukoa Messi bideoak