Ekonomia -

EHLABE

Urritasuna duten pertsonen enplegua % 7 hazi da EAEn

Gaur egun, urritasunen bat duten 7.118 lagunek egiten dute lan EHLABE elkartearekin bat egiten duten enpresa edo proiektuetan. Beste 117, berriz, enpresa arruntetan ari dira lanean.

Angel Toña eta EHLABE elkarteko arduradunak, goizeko prentsaurrekoan.
Angel Toña eta EHLABE elkarteko arduradunak, goizeko prentsaurrekoan.
Urritasunen bat duten 466 pertsonak lana topatu zuten iaz

1:33

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urritasunen bat duten pertsonen "enplegu-mailak goranzko joerari eutsi dio, kolektibo hau lan-munduan txertatzeko dauden zailtasunak oraindik oso agerikoak izan arren", Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkarteak (EHLABE) gaur nabarmendu duenez. % 7 hazi zen iaz urritasuna duten pertsonen enplegu-tasa, 2014ko datuekin alderatuta. Egun, urritasuna duten 7.118 lagunek egiten dute lana EHLABE elkartearekin bat egiten duten enpresa edo proiektuetan. Beste 117, berriz, enpresa arruntetan ari dira lanean.

EHLABE elkarteak 13 erakunde eta EAEko hiru lurraldeetan kokatutako ehun enplegu-zentro baino gehiago batzen ditu, eta 2015eko balantzea egin du gaur, prentsaren aurrean. Bertan, elkarteko arduradunekin batera, Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak hartu du parte.

Toñak adierazi duenez, "gizarte bat benetan oparoa dela esan ahal izateko, nahitaezkoa da herritar guztiek ondasun material eta immaterialez, hezkuntzaz, prestakuntzaz,  lanaz, kulturaz, aisiaz eta abarrez profitatzeko aukera izatea".

Pablo Moratalla EHLABEko koordinatzaileak esan duenez, "bi urtetan % 15eko hazkundea izan dugu, eta 2016an ere antzeko joera espero dugu".

Hazkundearen arrazoiak, Moratallaren arabera, "sektore tradizionalen, bereziki, industria eta zerbitzu sektoreen aprobetxamendua eta enplegu-nitxo berrien garapena"  dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia EAE albisteak Lana albisteak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Adimen desgaitasuna