Ekonomia -

Lan-gatazka

Gaur amaitu liteke Bilboko Arte Ederren Museoko langileen greba

Egunean zehar elkartuko dira langileen eta enpresaren ordezkariak akordioa ixten saiatzeko.

Arte Ederren Museoa itxita dago ekainaren 7az geroztik langileen grebagatik. Argazkia: EiTB
Arte Ederren Museoa itxita dago ekainaren 7az geroztik langileen grebagatik. Argazkia: EiTB
Arte Ederren Museoa itxita dago ekainaren 7az geroztik langileen grebagatik. Argazkia: EiTB

RADIO EUSKADI

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur, astelehena, amaitu liteke Bilboko Arte Ederren Museoko langileen greba mugagabea, Radio Euskadik jakitera eman duenez. Manpower Group Solutions enpresako 35 langileek greba mugagabea hasi zuten ekainaren 7an beren lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.

Egunean zehar langileen eta enpresaren ordezkariak elkartuko dira lan-hitzarmen berria ixten saiatzeko.

Azken proposamenaren inguruko negoziazioak oso aurreratuta omen daude. Iturri sindikalen esanetan, oraindik hainbat kontu ixteke badaude ere, ez dute uste akordioa eragozteko adinakoak izango direnik. Proposamenaren arabera, akordio berria datozen lau urteetarako izango litzateke, eta langileek soldata igoera izango lukete.

Arte Ederren Museoan gehiengoa duen ELA sindikatuak 1.200 euroko soldata garbia eta urtean 14 soldata izatea eskatzen zuen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Grebak Lana albisteak Artea gaur Gaurko azken ordukoa Bilboko Arte Ederren Museoaren albisteak