Ekonomia -

Erreserba Funtsa

Gobernuak beste 1.000 milioi atera ditu pentsioen kutxatik

Lehenago beste 8.700 milioi euro atera zituen Espainiako Exekutiboak, uztaileko aparteko ordainsariari aurre egiteko. Pentsioen kutxan 24.200 milioi euro geratzen dira, kalkulu batzuen arabera.

Fatima Bañez jarduneko Enplegu ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Fatima Bañez jarduneko Enplegu ministroa. Artxiboko irudia: EFE
Fatima Bañez jarduneko Enplegu ministroa. Artxiboko irudia: EFE

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizarte Segurantzak pentsioen kutxara jo du bigarren aldiz hilabete honetan. Oraingo honetan, 1.000 milioi euro atera ditu Exekutiboak Erreserba Funtsetik, pentsioen PFEZa likidatzeko, Radio Euskadik azaldu duenez.

Enplegu Ministerioaren arabera, PFEZaren atxikipenei lotutako hiru milioi pentsiodun baino gehiago daude, eta, ondorioz, ezohiko gastuari aurre egiteko, nahitaez jo behar izan dute erreserba horretara.

Oraingo honetan, 1.000 milioi euro prestatu ditu, pentsiodunen PFEZa likidatzeko.

Lehenago beste 8.700 milioi euro atera zituen Espainiako Exekutiboak, uztaileko aparteko ordainsariari aurre egiteko. Pentsioen kutxan oltsan 24.200 milioi euro geratzen dira, kalkulu batzuen arabera; 2015eko barne produktu gordinaren % 2,24.

55.000 milioi

PP Gobernura iritsi denetik, 55.000 milioi euro atera dituzte pentsioen funtsetik. Zenbatekoaren zati bat Erreserba Funtsaren inbertsioen etekinari esker finantzatzen da. Orain arte, 27.500 milioi euroko etekina sortu du funtsak berak, baina erdia inguru atera dute.

Aditu batzuen hitzetan, horrela jarraituz gero, 2017. urtearen bukaeran agortuko dira baliabideak, eta zergen bidez osatutako funtsera jo beharko dute pentsioak ordaintzeko.

Pentsioen jasangarritasuna epe laburrera eta luzera bermatzeko eskatu diote CCOO eta UGT sindikatuek Parlamentuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Ekonomia albisteak Pentsioei buruzko albisteak 2024