Ekonomia -

2016ko ekaineko datuak

Estatuko industria-ekoizpenak igoera motelagoa izan du ekainean: % 1

Ekaineko hazkundea kontua hartuta, industria-ekoizpenak urtetik urterako hirugarren igoera darama errenkadan.

Industria
Industria
Industria

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Industria-produkzioaren indizea (IPI) % 1 areagotu da ekainean, 2015eko hile berarekin alderatuta; alabaina, tasa hori maiatzean izandakoa baino 2,9 puntu txikiagoa da (+% 3,9). Hala jakinarazi du ostiral honetan Estatistikako Institutu Nazionalak (INE).

Ekaineko hazkundea kontua hartuta, industria-ekoizpenak urtetik urterako hirugarren igoera darama errenkadan.

Aipatu hazkundea izateko arrazoia sektore guztietan izandako areagotzea da, energiarenean izan ezik (% 3,4 jaitsi zen urtetik urterako tasan). Igoera handiena kontsumo-ondasun ez iraunkorrek eskuratu zuten (+% 4,4), haien atzetik kontsumo-ondasun iraunkorrak (+% 1,6), ekipamendu-ondasunak (+% 1,3) eta bitarteko ondasunak (+% 0,7) geratu dira.

Behin urtaroko eta egutegiko eraginak zuzenduta, Estatuko industria-ekoizpenak % 0,8ko igoera aurkeztu zuen 2015eko hil beraren aldean, maiatzean izandakoa baino 0,1 puntu txikiagoa (+% 0,9).

% 2ko jaitsiera EAEn

EAEko datuei dagokienez, euskal industria-jarduera % 2 jaitsi zen ekainean, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta, INEren datuen arabera.

Datu horiek ez datoz bat aste honetan bertan Eustatek argitaratutakoekin; izan ere, EAEko industria-jarduera ekainean % 0,2 hazi dela adierazten dute datu horiek, baita urteko lehen sei hilabetean % 2,1eko hazkundea pilatu dela ere.

% 1,4ko igoera Nafarroan

Nafarroako Industria-produkzioaren indizeak urtez urteko % 1,4ko hazkundea izan du ekainean, Nafarroako Estatistika Institutuak jakitera eman duenez. Kasu horretan, datuok bat datoz INEkoekin.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak EAE Espainia Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Industria albisteak Eustaten datuak