Ekonomia -
Uztailean
EAEko hipotekak merkatu dira berriro euriborraren jaitsierari esker
146 euro baino gehiago merkatu dira uztailean, sei hilabetez jarraian beheranzko joerari eutsita egon ostean. Euskadirekin batera, Madrilen eta Katalunian bereziki nabaritu da beherakada hori.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Euriborrak behera egin du berriro ere uztailean, eta sei hilabetez jarraian darama beheranzko joerari eutsita. Gauzak horrela, Euskadin, Madrilen eta Katalunian bereziki nabaritu da beherakada hori. Horren ondorioz, hipotekak 146-192 euro artean merkatuko dira.
12 hilabeteko euriborrak, hipotekak kalkulatzeko gehien erabiltzen den adierazleak, % -0,056ean amaitu zuen ekaina eta, horri esker, urtean 120 euro baino gehiago merkatuko dira orohar hipotekak.
Euriborrak behera egin badu ere, bezeroek ez dute dirurik jasoko, hilabeteko euriborrari ehuneko osagarri bat eransten diotelako banketxeek.
Estatistika Institutu Nazionalaren arabera, 2015eko uztailean, hipoteken batez bestekoa 104.402 eurokoa zen, eta euriborra aplikatuta, hilean ordaindu beharreko mailegua 401,41 eurokoa zen. Euriborraren beherakadari esker, kuota hori 390,82 eurotan geratuko da, hilean 10 euro inguru gutxiago edo urtean 127 euro gutxiago.
Autonomia erkidegoei erreparatuta, Madrilen dute eskatutako mailegurik altuena (158.476 euro batez beste), eta Errioxan txikiena (73.871 euro batez beste).