Ekonomia -
Defizita murrizteko
Alkateen eta zinegotzien soldatak murriztea gomendatu du Eudelek
Administrazio publikoko langileei aplikatzen zaien murrizketa handienari dagokion portzentaia baino ehuneko puntu bat gehiago jaistea proposatu dute.
Erredakzioa
EAEko alkate eta zinegotzien soldatak murrizteko gomendioa egin du gaur Eudelek, administrazio publikoko langileei aplikatzen zaien murrizketa handienari dagokion portzentaia baino ehuneko puntu bat gehiago.
Eudelen Batzorde Betearazlea bildu da gaur arratsaldean, defizita murrizteko neurriei buruz erabakiak hartzeko.
Administrazio publikoko langileen ordainsariak murrizteari dagokionez, Eudelek proposatu du gainerako erakundeekin modu bateratu eta koordinatuan jokatzea; hau da, Foru Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, Lege Dekretuaren norainokoa eta ondorioak zehazteko