Ekonomia -

Gasteizen

Mercedesek uztailean ekoiztuko du bere lehen furgoneta elektrikoa

Furgoneta berria fabrikatu ahal izateko Gasteizko lantegian 15 milioi euroko inbertsioa egin behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedesek uztailean ekoiztuko du bere lehen furgoneta elektrikoa Gasteizen, Emilio Titos Mercedes Benzen Zentro Industrialetako zuzendari nagusiak iragarri duenez. Emilio Titosek Ramon Rubial Fundazioak Mercedes Benzi emandako saria jaso zuen atzo Bilbon egindako ekitaldi batean. Bertan egin zuen aipatu iragarpena eta, zehaztu zuenez, uztailean lehen frogak egingo dituzte, abendutik aurrera katean ekoizten hasteko asmoz. Mercedesek ez du jakinarazi oraindik Gasteizen duen lantegian zenbat furgoneta elektriko fabrikatuko dituen, izan ere, eskaeraren araberakoa izango baita kopuru hori. Furgoneta berria fabrikatu ahal izateko Gasteizko lantegian 15 milioi euroko inbertsioa egin behar izan dute eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dute. Furgoneta elektrikoak ''Vito-e'' izena izango du, motore elektrikoa jarriko diote eta bateriak 130 kilometro orduko abiadura hartzea ahalbidetuko dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea