Ekonomia -
Aurreikuspenak
Europako Banku Zentralak % 1,7ko hazkundea espero du 2016rako
Aitzitik, % 1,6koa da 2017 eta 2018 urteetarako egin duen hazkunde-aurreikuspena.
Agentziak | Erredakzioa
Europako Banku Zentralak (EBZ) gaur jakitera eman dituen aurreikuspenen arabera, % 1,7ko hazkundea espero du urte honetarako; horrenbestez, ekainean egindako % 1,6ko aurreikuspena gorantz gainbegiratu du. Alabaina, 2017 eta 2018 urteetara begira hazkundea % 1,6koa izatea espero du, eta horiek ekainean egin zituen aurreikuspenak baino hamarreko bat txikiagoak dira.
Aurretik, Europako Banku Zentralaren gobernu-batzordeak bere interes-tasa zuzentzailea (bankuei aste beteko epeko maileguan uzten diena) bere horretan utzi du, hau da, % 0ko gutxieneko historikoan.
Era berean, EBZk egun bateko maileguei jarritako interes-tasa ez mugitzea eta % % 0,25ean mantentzea erabaki du. Gauza bera egin du bankuen egun bateko deposituei ezartzen dien interes-tasarekin ere; hortaz, -% 0,40koa izaten jarraituko du.
Bestalde, EBZko adituen ustetan, % 0,2ko inflazio-tasa egotea espero dute aurten, eta % 1,2koa eta % 1,6koa 2017an eta 2018an, hurrenez hurren; hau da, aurreko aurreikuspenetan emandako datuen oso antzekoak.