Ekonomia -

Burtsen irekiera

Hungariako ezegonkortasunak Europako burtsen jaitsiera eragin du

Ibex 35 % 2,05 amildu da, tasarik baxuena 2009ko apiriletik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibex 35, Espainiako adierazle nagusiak % 2,05 behera egin du saioaren hasieran eta 8.740 puntutan kokatu da, tasarik baxuena 2009ko apiriletik.

Ebro Pulevak y FCCk soilik lortu dituzte irabaziak Espainian, % 1,06 eta % 1,53 igo dira, alegia.

Gainontzeko baloreek galerak izan dituzte eta zerrendaren lehen postuan dago Grifols (% 6). Behera egin dute, halaber, BBVAk (% 2,03), Iberdrolak (% 1,73), Santanderrek (% 1,72), Endesak (% 1,39), Repsolek (% 1,30) eta Telefonicak (% 1,26).

Europako burtsek antzeko beherakadak izan dituzte: Londresek % 1,33 galdu du; Milanerk % 1,62; eta Parisek % 1,70.

Beherakada horren arrazoi nagusiak dira Hungariako egoera eta Espainiako doitze neurrien inguruan Ecofinek gaur egingo duen azterketa.

Hungariako burtsa

Budapesteko Burtsak % 5eko atzerakada nabarmena izan du saioren hasieran. Bere ekonomiaren benetako egoeraren inguruko zalantzek ezegonkortasun giroa sortu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Burtsa Hungaria