Ekonomia -

OSALAN

Lan-istripuak % 8,7 hazi dira EAEn

Osalanek emandako datuen arabera, hogei langile hil ziren lan-istriputan, urteko lehen zortzi hilabeteetan, iaz baino hiru gutxiago.

Elkarretaratzea, Gasteizen, lan-istripu bat salatzeko. Artxiboko irudia.
Elkarretaratzea, Gasteizen, lan-istripu bat salatzeko. Artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22.170 lan-istripu izan ziren Euskal Autonomia Erkidegoan urtarriletik abuztura bitartean, iaz epe berean baino % 8,7 gehiago. Osalanek emandako datuen arabera, hogei langile hil ziren lan-istriputan, urteko lehen zortzi hilabeteetan, iaz baino hiru gutxiago.

Lantokietan eta lanerako joan-etorrietan izandako lan-istripuak hartu ditu kontuan Osalanek, datuok biltzeko; 18.700 lan-istripu izan ziren lantokietan (% 10,1 gehiago), eta lanerako joan-etorrietan, 2.265 ( % 3,7 gutxiago).

Lantokietan izandakoen artean, 18.593 istripu arinak izan ziren, 92 larriak eta 15 lan-istriputan langile bat hil zen. Joan-etorrietan izandako ezbeharrei dagokienez, berriz, 2.246 arinak izan ziren, 14 larriak eta hirutan pertsona bat hil zen. Eraikuntzan izan zen istripu gehien.

Laneko gaixotasunak

Betalde, Osalanen arabera, laneko gaixotasunagatik baja hartu zuten langileen kopurua % 21 hasi zen lehen zortzi hilabeteotan. 769 lagunek hartu zuten baja laneko gaixotasunagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Ekonomia berriak Albisteak Gaur Eguneko albisteak